XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oso nerbios eta urduri jarri zela Nikolasa, horixe zen kontua.

Sobrea zabaldu zuenean ikusitakoa ez bait zen izan, inondik ere, erregaliaren itxurako ezer.

Askoz ere gauza itsusiagoak ekarri bait zizkion gutun potxolo hark: fakturak, kriston faktura pila.

Zuk diru asko zor diguzu, zuk ezin duzu ezer erosi hemendik aurrera, zu eta zure etxekoak kiebra jota zaudete, hara zer esan nahi zuen gutunak.

Nikolasa saltoka hasi zen ostera, ahateak ihes egiten zuen bitartean.

Bere ahotik hitz bat, txorigorri baten antzekoa, atera zitzaion: letxes!.

- Letxes! Neure neba Txarlesekin hitzegin beharra daukat!- eta ziztu bizian abiatu zen etxerantz.

Ahatea, hankaz gora etzanda mementu horretan, altxa eta korrika hasi zen bere atzetik, bere bazkariaren bila zihoala iruditu bait zitzaion.

Baina ez zuen harrapatu: emakumea izkutatua zen jadanik pasilutik barrena.